Azaroak 28. Bete ditzagun kaleak.Hezkuntza Burujabearen alde.

Duela urte bete Euskal Herriko hainbat sindikatuk – steilas barne- eta eragile anitzok Euskal Herriko Karta Soziala onartu genuen . Kartak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu beste behin, horixe izan beharko bailitzateke sinatzaileok zehaztu beharreko abiapuntua.

Hauteskunde sindikalak zentro eta unibertsitate publikoetan steilas publikoaren alde: publikoa ardatz, publikoa helburu!

Martxoaren 11n, irakaskuntza publikoko langile gehienek, irakasleek eta irakasle ez direnek, Gipuzkoako Haurreskoletakoek, zentro publiko guztietakoek eta unibertsitatekoek (EHU-UPV) hautestsontzien aurrean hitzordua dugu ordezkaritza sindikala aukeratzeko. 32.000 pertsona baino gehiagok botoa emango dugu gure ustez ongien ordezka gaitzakeenaren alde.

2015-03-06T16:47:09+01:002015 4 martxoa |Albisteak, Haurreskola, Iritzi Artikuluak, Publikako Laboralak, Publikoa EAE|