Prentsa oharrak

Prentsa oharrak2018-07-02T11:55:20+02:00
1214/03/12

Epaiketa politiko gehiagorik ez

CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEE EILAS organizazioek eskatzen Madrilen berrogei pertsonaren kontra izandako auzia baliorik gabe gera dadila, akusatuei absoluzioa eman diezaietela edota artxiba dadila, auziperatu guztiak aske gera daitezen

614/02/06

Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da

Arkaitz Bellon preso elorriotar gaztearen heriotzaren berri lazgarria jaso genuen atzo. Gaur, egoeraren larritasunak eta urgentziak hala aginduta, Bilbon bildu garen eragile politiko, sindikal eta sozialok, honakoa adierazi nahi dugu: Lehenik eta behin, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Arkaitz Bellonen senide eta lagunei. Une lazgarri hauetan, gure babes eta berotasuna adierazi nahi dizkiegu.

1014/01/10

Prentsa oharra: EPPKren BITARTEKARIEN ATXILOKETAK: zaharrak berri

STEE-EILASek errefusatzen du atzo bake negoziazio prozesurako euskal presoen kanpoko interlokuzia osatzen zuten abokatuen kontra egindako operazioa, zeinean 8 bat lagun atxilotu zituen guardia zibilak. Ekimen hau azken urteetan izandako beste asko bezalakoa da, eta, beste kasuetan bezala, amorrua eta oinazea baino ez dute bilatzen.