Inforria 16: Hezkuntza-laguntzako espezialisten homologazioa

Joan den 2013ko ekainaren 28an sinatutako hitzarmenetik kanpo geratu ondoren, Auzitegi Gorenaren epaia gauzatzeko, eta %95ean parekatzea eta dagozkien atzerapenak onartzeko, langile talde honek duen bide bakarra da diru kopuruen inguruko demanda sartzea. Zor guztiaren - 2011ko urtarriletik 2013ko uztailaren 7 arte- inguruko demanda sartzeko epea aste honetan amaitzen da. Otsailaren 8tik aurrera bakar-bakarrik demanda sartzen denetik azken 12 hilabeteko zorrari dagokiona sartu ahalko da.

2014-10-30T02:58:48+01:002014 4 otsaila |Albisteak, Pribatua EAE|

Erlijioa Eskoletatik at!!!

Dakizuenez, datorren astean matrikulazio kanpaina abiatuko da EAEko ikastetxe guztietan. Hori dela eta, ostegunean, urtarrilaren 30ean STEE-EILAS sindikatuak protesta ekimena burutuko du erlijioak eskolatik kanpo uzteko eskatuz eta gurasoei ez erlijioa ez derrigorrez jarri duten alternatiba ez hartzeko animatuz, azken honek balore doktrinatzailea ere duelako. Protesta-ekimena performance baten bidez gauzatuko da, goizeko 11etan Gasteizko Desamparados elizaren aurrean.

2014-10-30T02:59:28+01:002014 3 otsaila |Albisteak, Publikoa EAE|

Ziber 12: Baja egoeragatik kenketak

2014-01-30eko EHAAn, Eusko Jaurlaritzak bajengatiko lansariaren portzentajea kentzen duen dekretua Madrilgo dekretuarekin berdintzea erabaki du. Azken bi urte luze hauetan dekretua jasan ondoren. Dekretua urtarrilaren batetik aurrera aplikatu behar da, baita baja lehen hasi bada ere.

2018-06-26T01:23:46+02:002014 31 urtarrila |Ziber|

Partzuergoko hezitzaileen baramazioa/birbaremazioa.

2014ko baremazio/birbaremazio eskaerak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 27an zabaltzen da. Indarrean dagoen araudian oinarrituz, pertsona interesdunek kreditatzen dituzten merituen baremazioa/birbaremazioa egingo da (2014ko urtarrilaren 12 arte lortutakoak). Deialdia eta izenenemateko eredua Parztuergoko web orrian (www.haurreskolak.net) albisteen atalean daude eskuragarri eta hemen bertan atxikitutako artxibo batean. Eskabide orria aurkezteko epea: 2014ko urtarrilaren 27tik otsailaren 7 arte, biak barne. Eskabide orria aurkezteko tokia: Partzuergoko egoitzan (Otaola hirib., 29-Jaizkibel eraikina- EIBAR), astelehenetik ostegunera goizeko 9:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 16:30etara eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara.

2014-10-30T02:41:49+01:002014 23 urtarrila |Albisteak, Haurreskola|