Prentsa oharra. Nafarroa. Hezkuntzako mahai sektoriala zein hezkuntza kalitatea hobetzeko itunaren jarraipen batzordea deitzea lehenbailehen, ezinbestekoa!

Hezkuntzako mahai sektoriala zein hezkuntza kalitatea hobetzeko itunaren jarraipen batzordea deitzea lehenbailehen, ezinbestekoa!

Azken egunetan gai batzuen inguruan zalantzak eta kezkak sortu dira eta ezinbestekoa da mahai sektorialerako bilerara deitzea horiek argitzeko. Besteak beste, hauek dira premiazkoenak:

LEP: azaroaren 15ean, administrazioaren mahai orokorra bukatu ondoren, aurtengo oposizio deialdi arruntean aterako diren lanpostuak jakinarazi ziren. Horrek zalantza handiak sortu ditu irakasleengan, aurten aurkeztu den hezkuntzako 3. deialdia baita eta datu orokorrak, lanpostu guztiekin, ez baitira argitaratu. Gobernuak azaldu behar du zein diren hezkuntza sistemaren beharrak eta mahai sektorialeko sindikatuekin negoziatu.

Irakasle funtzionarizatuen jubilazioa: 2019an 60 urte beteko dituzten irakasle funtzionarizatuen aurretiazko erretiroa kolokan dago eta ez dakigu zer gertatuko den langile horiekin.

– Interinoek Gradua kobratzeko eskubidea: Auzitegi Gorenak Gradua funtzionario zein interinoen eskubidea dela baieztatu du eta Hezkuntzak nola kudeatuko du gaia.

Lekualdatze-lehiaketa: bakanteen inguruko irizpideak ezagutzeko.

Google enpresa transnazionalarekin Hezkuntza Departamentuak duen hitzarmenaren berri izateko.

Bide batez, ez da inoiz bildu hezkuntza kalitatea hobetzeko itunaren jarraipen batzordea, eta uste dugu garaia dela, batez ere 2019ko Nafarroako aurrekontuen proiektua aurkeztu baitute jadanik. Ikusi behar da aurrekontuetan sartu diren zenbatekoak aski diren itunean jasotako zenbait konpromiso betetzeko: ordezkapenak lehengo egunetik egitea, udako oporrak kobratzea, maisu-maistren eta bigarren hezkuntzako irakaskuntza zuzeneko saio murrizketa, adinagatiko saio murrizketa, etab.

Azkenik gogoratu ere, itunean bertan jasotzen zela hiru hilabetetik behin gutxienez bilduko zela mahai hau, eta Ituna abuztuaren 24an sinatu zela.

Horregatik espero dugu bi bilerak lehenbailehen izatea.

prentsa oharra mahaiak deitu orain

2018-11-20T12:27:06+00:002018 azaroa 20 |Albisteak, Nafarroa, Prentsa Oharrak, Publikoa Nafarroa|

Leave A Comment