STEILASek Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak larunbatean , abenduak 15, antolatutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du.

STEILASek argi dauka gaurko gizartean daukagun arrakala soziala txikitzeko eta euskal jendarte justu eta solidario izateko tresna nagusia aberastasunaren banaketa ekitatitaboa dela. Hori lortzeko ezinbestekoa da kapitalaren interesen gainetik pertsonak eta hauen izanbeharrak erdigunean jartzen dituzten politikak burutzea.

Eta politika hauek pentsio sistema publikoa eta guztiek bizitza duina izan dezaten gutxieneko pentsioa izatea bermatu behar dute . Horrexegatik STEILASek bere egiten ditu pentsiodunen mugimenduaren aldarrikapen guztiak :

  • Gutxiengo pentsioa 1080 €koa izatea

  • Pentsioen igoera, bizitza-garestitzearen neurrikoa.

  • Emakume eta gizonen pentsioen arteko arrakala gainditzea.

  • Pentsioak gutxitu eta pribatizatu eta lana prekarizatzen duten pentsio eta lan-erreformak, ezabatzea.

Instituzioei exijitzen diegu pentsiodunen aldarrikapenak, legez, berma ditzaten eta Pentsio Sistema Publikoa ziurtatze aldera, beharrezko neurriak har ditzaten.

Beraz STEILASek dei egiten die euskal herritar guztiei Euskal Herriko pentsionisten mugimenduak deitutako mobilizazioetan parte hartzera.

Pentsio Sistema Publikoaren alde, pentsio duinak!!