Hezkuntza itunak dakartzan ondorioak larriak direla salatzeko, mobilizazioak antolatu ditugu “Euskal Eskola Publikoaz Harro” plataformaren baitan.
EAEko Legebiltzarrean onartzear dagoen Hezkuntza Itunaren zirriborroa aurkeztu dute otsailaren 8an. Legegintzaldi honetan hezkuntzako lege berri bat eratzea da itunaren helburua.
Lehenengo balorazioa egin ostean, zirriborroa aztertu eta hezkuntza itunaren irakurketa eta ondorioak jasotzen dituen txostena osatu dugu. Datozen egunotan ere, gure ekarpenak aurkeztuko ditugu.
STEILAS sindikatuaren iritziz, Legebiltzarrak aurkeztutako hezkuntza itunaren zirriborroak dakartzan ondorioak larriak dira, gizartearentzat orokorrean, baina bereziki hezkuntza publikoarentzat.
Euskal Eskola Publikoa hezkuntza-sistemaren ardatz izango dela bermatzeko, “Euskal Eskola Publikoaz Harro” plataformak antolatutako ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: inauteriak direla aprobetxatuz, ikastetxeetan pankartak jarri, pankartarekin argazkiak atera eta eskolapublikoazharro@gmail.com helbidera bidali, martxoaren 4a baino lehen.
Pankartarako leloak:
– Kendu mozorroa hezkuntza akordioari!
– Pribatizaziorako hezkuntza akordiorik ez!
Horrez gain, egin dugun kartela deskargatu eta ikastetxean zehar eta kaleetan jarri dezakezue, edo zuri beltzez jaitsi eta erabili umeek margotu dezaten.
Gaiari lotuta:
Hezkuntza itunak dakartzan ondorioak larriak dira, adi mobilizazioetara!
Programa-kontratuak: lortutako emaitzetan oinarritutako zuzkidura
Hezkuntza itunaren oinarrietan aurrerapausorik ez
EAEko Hezkuntza-itunaren ponentziaren lehen balorazioa egin dugu
Leave A Comment