STEILASEK LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE PRIBATUETAN LANTOKIKO PRESTAKUNTZA ORDUAK ETA IRAKASKUNTZARI LAGUNTZEKO KREDITUA ARAUTZEA ESKATU DIO HEZKUNTZA SAILARI

Aurreko hitzarmena 2020/2021 ikasturterako Lanbide Heziketa arautzeko konpromisoarekin itxi zen: lanaldiaren antolamendu irregularra, Lantokiko Prestakuntzako 6 orduen erregulazioa eta bikoizketetan erabili beharreko orduak (Irakaskuntzari laguntzeko kreditua). Gaur egun, oraindik ere, ez da ezer adostu.

Lehenengo puntuari dagokionez, lanaldiaren antolamendu irregularra, Kristau Eskola eta Aice-Izea patronalekin bildu gara behin baino gehiagotan, azkena 2021eko maiatzaren 11n, baina ez dute ordubeteko konpentsaziorik ere mahaiganieratu. Gauzak horrela, ezinezkoa da ezer ez adostea eta argi uzten digute langileoi lanaldiaren antolamendu irregularra hitzarmenean ez arautzea nahiago dutela.

Bestalde, 2020/2021 eta 2021/2022 ikasturteetarako Lanbide Heziketaren antolaketari buruzko azken ebazpenetan jasotakoa betetzen dutela adierazi dute; izan ere, ebazpen horietan ez da jasotzen ez lantokiko prestakuntza orduen kopuru zehatzik, ez eta irakaskuntzari laguntzeko kredituaren antolamendurik ere. Eta ez dute ezer negoziatu nahi.

Hala ere, 2019/2020 ikasturterako, greba bukaerako akordiora lotu aurreko mobilizazioei esker, Hezkuntza Sailak Hitzarmenean adostutakoari ere aurrea hartu zion eta 2019/2020 ikasturterako Lanbide Heziketaren antolamenduari buruzko Ebazpenean arautu eta esleitu zituen Lantokiko Prestakuntzako 6 ordu talde bakoitzeko eta jarraibide argiak ezarri zituen bikoizketetan laguntzeko irakasle bat nahitaez egon beharrari buruz.

STEILASen ustez:

  • Onartezina da patronalek hitzarmenean (IV. eranskina, d) Lanbide Heziketa negoziatzeko konpromisoa ez betetzea, 2020/2021erako zen!

  • Onartezina da Hezkuntza Sailak Patronalen eskaerei amore ematea, atzera egitea eta eskuak garbitzea. Lanbide Heziketa berriro desarautzea erabaki du zikloetako irakaskuntza kalitatearen, ikasleen segurtasunaren eta langileen prekarietatearen kaltetan. Joan den otsailaren 22an hala jakinarazi genion Hezkuntza Sailari STEILASek eskatutako bilera batean. Aldi berean, 2019/2020 Ebazpenean jasotako irizpideei berriro heltzeko eskatu genion.

Negoziazio-mahaia blokeatuta dagoenez (premiazkoa da deialdia egitea, Inforria 3n eskatu genuen bezala), STEILASek Lanbide Heziketa erregularizatzeko borrokan jarraitzen du eta Hezkuntza Sailarekin bildu da dagozkion erantzukizunak bere gain har ditzan eskatzeko. Ez gaitu inork geldituko hori lortu arte!

LANBIDE HEZIKETAREN ERREGULARIZAZIOA ORAIN!