Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteek, Greziako errefuxiatu-esparruetan osasun-laguntzarik eta elikadura duinik gabe eta baldintza oso ahuletan dauden haurrak ekartzeko ekimen bat bultzatuko dugu. Batez ere osasun-arazo larriak dituzten eta gure artean osasun-arreta eta harrera duina jaso dezaketen haurrei zuzenduta dago. Mugarik Gabeko Medikuen salaketak eta txostenak, horren lekuko. Horretarako, Greziako uharteetako egoera ezagutzen duten lankideen laguntza izango dugu.
Ukrainatik joandako herritarrak aldi baterako babesteko erregimena aktibatzeko erabakia. Zuzentarau hori geldirik egon da 2001az geroztik, zuzenbidearekin bat datorren erabakia iruditzen zaigu, eta Ukrainako gerratik ihesi asiloa eskatzen ari diren pertsonei EB osatzen duten herrialdeek duintasunez harrera egitea babesten dugu. Era berean, Espainiako Estatuak Migrazio Seguru, Ordenatu eta Erregularrerako Munduko Ituna sinatu zuen 2018ko abenduan. Itun hori giza eskubideen nazioarteko itunetan oinarritzen da, eta, horren bidez, estatuek migrazio-bide guztiak errespetatu, babestu eta bermatu behar dituzte, inolako salbuespenik gabe. Era berean, Eusko Legebiltzarrak, EAJ–PNV, PSE–EE, EH BILDU eta ELKARREKIN PODEMOSen babesarekin, abenduaren 5ean akordio batzuk hartu zituen, EBko erakundeei eskatzeko bide seguruak ireki ditzatela eta prest egon daitezela indarkeriazko gatazketatik ihes egiten duten pertsonak hartzeko.
Baina hau guztia ezerezean geratu da, Ukrainatik datozen pertsonentzat izan ezik. Ez gatoz bat beste leku batzuetan (Siria, Afganistan, Irak, Kurdistan…) sortutako antzeko egoeretatik ihes egiten duten beste pertsona batzuei tratu ez-duina ematearekin, mugak ixtearekin, itsasoetan hiltzen uztearekin, mugak kanpora ateratzearekin, Turkia, Libia, Maroko… bezalako herrialdeetara bidalita, giza eskubideak errespetatzeko inolako bermerik eskaintzen ez baitute, edo Kanariar Uharteetan edo Grezian ezarritako errefuxiatu-eremuetan atxikitzen atxitzearekin eta, gainera, pertsona horiei lagundu nahi dieten solidarioak jazartzearekin, elkartasun hori kriminalizatuz.
Eskatzen dizugu helburu hori ekarri nahi ditugun pertsonentzko bermeekin egin ahal izatea, EBko herrialdeetatik gure lurraldera iristeko bidea erraztuz, gure lurraldera ekarri nahi baititugu pertsona horiek . Era berean, Euskal Autonomia Erkidegora eta Nafarroara iritsitakoan, pertsona horiek erakundeetatik maila guztietako estaldura jaso ahal izatea eskatzen dizugu, gaur egun Ukrainatik datozen pertsonekin egiten den bezala.
Era berean, eskatzen dugu:
1. Aldi baterako bizileku-baimena, salbuespenezko zirkunstantziengatik, arrazoi humanitarioengatik.
2. Korridore humanitarioak, Sant ‘Egidioko Komunitatearen esperientzia erreferente baliagarria izan daiteke.
3. Atzerritarren ezohiko erregularizaziorako Legegintzako Herri Ekimena onartzea. Une honetan sinadurak biltzeko fasean dago, ondoren aurkezteko.
Ekimen hau sozializatzeko asmoa dugu, gorputz zabalago batez hornitzeko eta Estatuko gobernuaren, Euskadiko eta Nafarroako gobernuen konpromisoa eskatzeko. Horretarako, bi parlamentuetako taldeei eta Estatuko Barne Ministerioari idazkiak bidali dizkiegu, eta horien erantzunaren zain gaude. Espero dezagun gure aldarrikapenei baiezko erantzuna ematea.
Leave A Comment