AKORDIOEKIKO ERRESPETU FALTA DELA ETA, STEILAS, CCOO, UGT, ELA, CGT/LKN ETA USO SINDIKATUETAKO ORDEZKARIOK LAN  KONTRATUDUN ETA FUNTZIONARIOEN BATZORDE NEGOZIATZAILEAREN MAHAITIK ALTXA ETA UPV/EHUKO GAINERAKO  NEGOZIAZIO-MAHAIAK ERE UZTEA ERABAKI DUGU.

Atzo, Leioako campusean elkarretaratzea egin genuen zuzendaritzaren jarrera inposatzailea salatzeko.

Azken egunetan Errektoretza taldeak hartutako erabakiak oso larriak dira. UPV/EHUko zuzendaritzak baliorik gabe utziko ditu erretiroakordioak, benetako edukirik gabeko hiru negoziazio-mahai  deitu ondoren, eta alde bakarretik plantillaren eskubideak murrizten dituen proposamen bat eramango du Gobernu Kontseilura, urriaren 20an.

Honez gain, urtarrilean UPV/EHUko itxiera negoziatzeko atzo deitutako bilera burutu aurretik, errektoretza taldeak, ostiralean bertan eta hedabideen bidez, jakinarazi zuen erabakia hartuta zegoela jada, ordezkaritzarekin ezer partekatu eta adostu gabe.

Erabaki hauek oso larriak dira, langileok   ekintza sindikalari esker eskuratutako eskubideak murrizten baitituzte eta negoziazioari eta akordioei dioten errespetu eskasa erakusten baitiete.

Berretsi egiten dugu Errektoretza taldeari egindako eskaera negoziazioaren eta akordioaren bidera itzul dadin. Urriaren 20ko Gobernu Kontseilura eramandako erretiroei buruzko aldebakarreko proposamena erretira dezan eskatzen diogu eta negoziazio-prozesu serio eta leial bati atea ireki  diezaiola. Halaber, gogorarazten diogu UPV/EHUko langileon lan baldintzetan eragiten duten neurriak aldez aurretik parte sozialarekin negoziatu beharra.

Onartezina da negoziazio kolektiboan ematen ari den urraketa eta errektoretza taldeak daraman aldebakarreko eta inposizio dinamika. Honengatik guztiarengatik, mobilizazio-dinamika abiatuko dugu langileen eskubideen eta negoziazio kolektiboaren eraso honen erantzun gisa.

Egoeraren larria salatzeko, urriaren 20an goizeko 9:30ean, agiria sinatzen dugun sindikatuon ordezkariak Gobernu Kontseilua egingo den Bizkaia  Aretoaren aurrean biltzeko deia egiten dugu. Eta mobilizazio dinamikari eusteko asmoa berresten dugu negoziazioaren eta akordioaren alde, gaur  egun Errektoretza Taldeak, hartutako erabakiekin, ukatu egiten duena.

UPV/EHU: AKORDIOAK ETA LANGILEON ESKUBIDEAK ERRESPETATU!

STEILAS, CCOO, UGT, ELA, CGT/LKN y USO