Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak Alianza por la Solidaridad de Andalucía/Action Aide-rekin, Entre Fronteras erakundearekin eta Andaluziako Lankidetza Agentziarekin elkarlanean antolatutako ekimen baterako gonbidapena luzatzen dizuegu. Cine Invisible “Film Sozialak” Festibalari esker aste honetan Euskal Herriko hainbat lekutan ikusi ahal izango den “Vecinas vivas donde vivas” dokumentalaren emanaldia da. Ahal duzuenontzat behintzat, bereziki, urriaren 19an Leioako EHUko Hezkuntza Fakultatean egingo den “Emakume migranteak, gure bizilagun ikusezinak” jardunaldira gerturatzea gomendatzen dizuegu.
“VECINAS VIVAS DONDE VIVAS” (Lucía Muñoz Lucena, 2022)
Hiru urtez Espainiako Nijar eta Palos de la Fronterako txabola-kokalekuetan bizi ondoren, emakume langile batzuek beren lantokietara joan ahal izateko bizileku-baimenak eskatzen dituzte: Almeriako negutegiak («Europako baratzea») eta Huelvako marrubiaren bilketa («Urre gorria»). Ukatu egin zaie erroldatzea, bizitzeko lortu duten bizileku-aukera bakarra ez delako etxebizitza.
Emanaldiak:
Urriak 18, 16:00etan Deustuko Unibertsitatea. Diagnostikoaren txostenaren aurkezpena eta eztabaida.
Urriak 18, 17:30ean Florida Zinemak, Gasteiz. Cine Invisible “Film Sozialak” Festibalaren programazioaren barne.
Urriak 19, 10:00-14:00. Hezkuntza Fakultatea (EHU-Leioa) Jardunaldia “Emakume migranteak, gure bizilagun ikusezinak”.
Urriak 19, 19:00etan. Golem-Alhondiga (Bilbo). Cine Invisible “Film Sozialak” Festibalaren programazioaren barne.
Leave A Comment