Jakinarazten dizugu gaur argitaratu direla karrerako funtzionarioen barne-promoziorako oinarri espezifikoak. Horrek esan nahi du barne-promoziorako prozesu horretarako izen-emateak irekiko direla:

Noiz?

Azaroaren 8tik – azaroaren 28ra, biak barne.

Non?

Ahal dela, UPV/EHUren enplegu-atarian.

Beste aukera batzuk: erregistro elektronikoa, aurrez aurreko erregistroa, Correos.

Honekin batera, UPV/EHUk argitaratu duen gida aurkituko duzu. Web orrialde honetan barne-promozioko oinarriak eta informazio gehiago aurkituko duzu.

Gogorarazten dizugu alegatutako titulazio gisa oinarri espezifikoetan zehazten direnetako bat aurkeztu behar duzula, eta eskatutakoa baino goragoko beste titulazio batzuk gero aurkeztu ahal izango dituzula merezimendu gisa.

Alegatutako titulazioa egiaztatzeko, UPV/EHUri baimena eman ahal izango diozu eskumena duen administrazioan kontsultatzeko, jakinda “UPV/EHUk prozeduraren edozein unetan eskatu ahal izango duela dokumentazio hori aurkeztea egiaztapena egin ezin izan denean.”

 

Hurrengo izena-emateko epeen irekitzea:

-Bitarteko Lan-kontratuko langileentzako eta behin-behineko funtzionarioentzako merezimendu-lehiaketa: abenduaren 1a.

-Behin-behineko funtzionarioentzako oposizio-lehiaketa orokorra: abenduaren 23a.