GIZA ESKUBIDEEN ADIERAZPEN UNIBERTSALAREN URTEURRENA

Giza eskubideen onarpen juridikoa, gaur egun ezagutzen dugun bezala, NBE-ren Batzar Nagusiak 1948-ko abenduaren 10-ean onartutako Adierazpen Unibertsalean gauzatzen da.

Aurten, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrena ospatzen da mundu osoan. Nazioarteko babes-erregimenari hasiera eman zion sorkunde dokumentua, José Saramagoren hitzetan, “idatzita dagoen bezala, koma bat ere aldatu beharrik gabe, aise ordezka litzake, printzipioen zuzentasunari eta helburuen gardentasunari dagokienez, munduko alderdi politiko guztien programak”.

Jarraitu irakurtzen…