EAE Pribatua > Albisteak

EAE Pribatua > Albisteak2019-11-05T13:54:44+01:00

Inforria 16: Hezkuntza-laguntzako espezialisten homologazioa

2014 4 otsaila |

Joan den 2013ko ekainaren 28an sinatutako hitzarmenetik kanpo geratu ondoren, Auzitegi Gorenaren epaia gauzatzeko, eta %95ean parekatzea eta dagozkien atzerapenak onartzeko, langile talde honek duen bide bakarra da diru kopuruen inguruko demanda sartzea. Zor guztiaren - 2011ko urtarriletik 2013ko uztailaren 7 arte- inguruko demanda sartzeko epea aste honetan amaitzen da. Otsailaren 8tik aurrera bakar-bakarrik demanda sartzen denetik azken 12 hilabeteko zorrari dagokiona sartu ahalko da.

Madrilen LOMCE aprobatzen dute, Lakuan beste aldera begiratzen duten bitartean

2013 28 azaroa |

STEE-EILAS sindikatuak bere ezadostasuna adierazi nahi du LOMCEri buruz hilaren 27an Legebiltzarrean egin zen pleno monografikoaren emaitzaren aurrean. Onartutako ebazpenak ez datoz bat euskal gizarteak eta hezkuntza eragile gehienek aldarrikatzen dutenarekin, aipaturiko legea gure ikastetxeetan ez ezartzea, alegia.