EAE Publikoa Irakasleak > Albisteak

EAE Publikoa Irakasleak > Albisteak2019-05-23T17:50:22+02:00

Prest Gara 2015-2016 ikastaroen eskeintza

2015 14 maiatza |

Hezkuntza Sailak Prest Gara 2015-2016ko ikastaroen eskaintza argitaratu du. Daturik esanguratsuena on- line ikastaroen eskaintza bultzatzen den bitartean (9tik 29ra pasa da), ikastaro presentzialen eskaintza murriztu egin dela da. Horrela, Sailak beste behin ere, murrizketak ezartzen jarraitzen du.

Kanpo-ebaluzioak eta globalizazioa

2015 27 apirila |

Gaitasun batzuk bakarrik neurtzen dira, eta horrek erakusten du hasieratik bertatik jarrera argi bat dagoela; izan ere, garrantzia handiagoa ematen zaie neurtutako gaitasunei bazter utzitakoei baino.

#steilas ek helegitea jarriko die HEZIBERRI 2020ko Dekretuen zenbait punturi

2015 24 martxoa |

Une garrantzitsuak dira gure Hezkuntza Sistemarako. PNVek zuzentzen duen Hezkuntza Sailak PSEk hasitako murrizketa politikak egonkortu eta areagotu ditu eta EAEko hezkuntza sistema putzu ilun batean murgiltzen ari da; Heziberri 2020 proiektuaz ari gara. LOMCE goitik behera aplikatzeko erreminta izateaz gain, edozein hezkuntza sistemaren ardatz izan beharko luketen aukera berdintasuna eta ekitatea guztiz hondoratzen dituen ekimena da Heziberri2020.

Lapurtutako paga extrarekin zer?

2015 18 martxoa |

Lehenik eta behin, gogorarazi behar dugu 2012ko gabonetako aparteko paga lapurtu zigutela Madrilgo dekreto baten bidez. Handik aurrera, aparteko ordainsarien aurrerapenak aritu gara jasotzen gaur egun arte. Eta orain zer?

Hauteskunde sindikalak zentro eta unibertsitate publikoetan steilas publikoaren alde: publikoa ardatz, publikoa helburu!

2015 4 martxoa |

Martxoaren 11n, irakaskuntza publikoko langile gehienek, irakasleek eta irakasle ez direnek, Gipuzkoako Haurreskoletakoek, zentro publiko guztietakoek eta unibertsitatekoek (EHU-UPV) hautestsontzien aurrean hitzordua dugu ordezkaritza sindikala aukeratzeko. 32.000 pertsona baino gehiagok botoa emango dugu gure ustez ongien ordezka gaitzakeenaren alde.