EAE Publikoa Irakasleak > Albisteak

EAE Publikoa Irakasleak > Albisteak2019-05-23T17:50:22+02:00

2014 29 iraila |

LOMCEri ez, pribatizazioari ez!

2014 10 ekaina |

2014ko urtarrilaren 1etik Lomce gure artean da. Jakina denez jendartea honen aurka agertu da nabarmen, eta asko dira Euskal Herri osoan egin diren eta egiten ari diren ekimen eta mobilizazioak. Hauen guztien helburua, Lomcerik gabeko eskolak, LOMCErik gabeko herriak eta Lomcerik gabeko Euskal Herria bat lortzea da.

Prentsa oharra: HEZKUNTZA SAILAK AREAGOTU NAHI DITU MURRIZKETAK HELDUEN HEZKUNTZAN

2014 23 maiatza |

Helduen Zentroetan eraso larria gauzatzeko asmoa bideratzen ari da Hezkuntza Saila. Eufemismo ugari erabiliz (birdimentsionatu, eguneratu, arauak zuen aplikatu …) ikastetxe hauetako plantillatan murrizketa latzak inposatu naitu. Lanpostu ugari ezabatzeaz gain, ikastetxe hauek egiten duten eskaintza guztiz mugatu eta oztopatuko da asmo hauek aurrera egiten badute.

Prentsa Oharra: Heziberri. STEE-EILAS ez da maiatzaren 14an Lakuara joango

2014 13 maiatza |

Hezkuntza Sailak HEZIBERRI plana aurkeztu zuenean hezkuntza alorreko sindikatuak baztertu izana salatu genuen, ustez hezkuntza eragileekin batera abian jarri behar zuen prozesutik at utzi baikintuen. Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, bere horretan mantendu du Sailak bere jarrera, eta orain, maiatzaren erdian, bilerarako deia jaso dugu.

EAEko ORDEZKOEN BIRBAREMAZIORAKO INFORMAZIOA

2014 14 apirila |

Apirilaren 25etik maiatzaren 9a bitartean, ordezkoen birbaremazio prozesua izango da. hartu behar dituzuen erabiken garrantzia kontuan izanik zuen interesekoa izango den informazioa bidaltzen dizuegu atxikituta. Azken bi ikasturtetan abuztuko telematikoan eman diren bakanteak, espezialitate, lurralde, lanaldi eta hizkuntz eskakizuna kontuan hartuta, eta 2013ko irailean Bilbon egin ziren esleipen presentzialetan banatu ziren bakanteen azken putuazioak ere bai. Honetaz gain azken lau urteetako finkapenetako datuak.