EAE Publikoa Irakasleak > Albisteak

EAE Publikoa Irakasleak > Albisteak2019-05-23T17:50:22+02:00

Erlijioa Eskoletatik at!!!

2014 3 otsaila |

Dakizuenez, datorren astean matrikulazio kanpaina abiatuko da EAEko ikastetxe guztietan. Hori dela eta, ostegunean, urtarrilaren 30ean STEE-EILAS sindikatuak protesta ekimena burutuko du erlijioak eskolatik kanpo uzteko eskatuz eta gurasoei ez erlijioa ez derrigorrez jarri duten alternatiba ez hartzeko animatuz, azken honek balore doktrinatzailea ere duelako. Protesta-ekimena performance baten bidez gauzatuko da, goizeko 11etan Gasteizko Desamparados elizaren aurrean.

Madrilen LOMCE aprobatzen dute, Lakuan beste aldera begiratzen duten bitartean

2013 28 azaroa |

STEE-EILAS sindikatuak bere ezadostasuna adierazi nahi du LOMCEri buruz hilaren 27an Legebiltzarrean egin zen pleno monografikoaren emaitzaren aurrean. Onartutako ebazpenak ez datoz bat euskal gizarteak eta hezkuntza eragile gehienek aldarrikatzen dutenarekin, aipaturiko legea gure ikastetxeetan ez ezartzea, alegia.