Lan-legepeko irakasle eta hezitzaileak. Lan-hitzarmen berriaren negoziazioak

Asteko lanaldiekin jarraitzen dugu. Pasa den azaroaren 21ean egin zen bileran, fisioterapeuten lanaldiari buruzko hainbat arlo (arreta zuzeneko orduak, koordinazioak...) tratatu ziren, baita desplazamentuengatiko indemnizazioaren gaia ere. Hezkuntza laguntzako espezialisten kolektiboari dagokionez, asteko lanaldia finkatzeko eragozten duten oztopoak identifikatzen jarraitzen da. Hona hemen bilera horren laburpena.

2014-10-30T02:43:24+01:002013 4 abendua |Albisteak, Publikako Laboralak|

Madrilen LOMCE aprobatzen dute, Lakuan beste aldera begiratzen duten bitartean

STEE-EILAS sindikatuak bere ezadostasuna adierazi nahi du LOMCEri buruz hilaren 27an Legebiltzarrean egin zen pleno monografikoaren emaitzaren aurrean. Onartutako ebazpenak ez datoz bat euskal gizarteak eta hezkuntza eragile gehienek aldarrikatzen dutenarekin, aipaturiko legea gure ikastetxeetan ez ezartzea, alegia.

2014-10-30T02:49:53+01:002013 28 azaroa |Haurreskola, Prentsa Oharrak, Pribatua EAE, Publikako Laboralak, Publikoa EAE|