
Nafarroa. Maiatzak 5, Eskola Publikoaren aldeko manifestazioa! Murrizketak irauli, ituna orain! Eskola publikoarentzat finantzazio legea!

“Murrizketen leheneratzearen aldeko egunean”, hurrengo ostegunean, apirilak 26a. Hezkuntzako intersindikaleko kideok -bederatzi sindikatuz osatua- egiten ari garen mobilizazio dinamiken berri eman nahi dizuegu, hezkuntzan izan diren murrizketak bertan behera utzi eta kalitatezko heziketa bermatuko duen ituna lortzeko bidean. Maiatzaren 5ean egingo dugun manifestazioa prestatu eta deitu bitartean, murrizketen aurkako aldarrikapen-dinamikan parte hartzera animatzen zaituztegu, batez […]