Jendarte Mugimendua > Albisteak

Jendarte Mugimendua > Albisteak2018-08-16T15:46:16+02:00

Epaiketa politiko gehiagorik ez

2014 12 martxoa |

CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEE EILAS organizazioek eskatzen Madrilen berrogei pertsonaren kontra izandako auzia baliorik gabe gera dadila, akusatuei absoluzioa eman diezaietela edota artxiba dadila, auziperatu guztiak aske gera daitezen

Martxoak 3: #TroikaGoHome

2014 25 otsaila |

Herritarrok pobreziara eta bazterketara kondenatu nahi gaituzue. Zuek eta zuen konplizeak: pobreziaren errudunak. Euskal Herriak ez zaituzte nai: herria eta demokrazia zapaltzen duzue injustizia eta kapitalaren aginduak inposatzeko.

Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da

2014 6 otsaila |

Arkaitz Bellon preso elorriotar gaztearen heriotzaren berri lazgarria jaso genuen atzo. Gaur, egoeraren larritasunak eta urgentziak hala aginduta, Bilbon bildu garen eragile politiko, sindikal eta sozialok, honakoa adierazi nahi dugu: Lehenik eta behin, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Arkaitz Bellonen senide eta lagunei. Une lazgarri hauetan, gure babes eta berotasuna adierazi nahi dizkiegu.

Prentsa oharra: EPPKren BITARTEKARIEN ATXILOKETAK: zaharrak berri

2014 10 urtarrila |

STEE-EILASek errefusatzen du atzo bake negoziazio prozesurako euskal presoen kanpoko interlokuzia osatzen zuten abokatuen kontra egindako operazioa, zeinean 8 bat lagun atxilotu zituen guardia zibilak. Ekimen hau azken urteetan izandako beste asko bezalakoa da, eta, beste kasuetan bezala, amorrua eta oinazea baino ez dute bilatzen.